Berrogei bat lagun agertzen dira zuri-beltzezko argazkian. Haien artean, 14 elizgizon kontatu ditut, baina baliteke bat edo bat gehiago izatea, gainerakoen arropak ere beltzetik grisera doazelakoz. Hiru emakume baizik ez daude, eta horietako batek mojen burukoa darama. Irudia 1968koa da, Euskaltzaindiak Arantzazun egindako batzarrekoa. Batuaren lehen oinarriak ezarri zituenekoa. 50 urte geroago, Euskararen Akademiak bihar ekinen dio, toki berean, bere XVII. batzarrari. Argazkia aterako zaie, noski, parte-hartzaileei saioak hasi baino lehen. Irrikan nago irudi hori ikusteko eta desberdintasunak bilatzen hasteko. Euskara aldatu egin da. Euskaldunok aldatu egin gara. Hobera, bistan dena.