Terrorismoa

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2018ko api. 18a, 14:02

Altsasuko kontu honek dituen ertz ilun eta izugarri guztietan, terrorismoaren biktimen elkarteen eskua iruditzen zait nabarmenetariko bat. Oroitu: halako elkarte baten salaketak aldrebestu zuen kontu guztia. Salaketa hori gabe, Auzitegi Nazionalak ez zuen esku hartuko, ezta liskar alkoholiko zena terrorismoaren kategoriara igoaraziko. Altsasukoa terrorismo? Barrenak behar dira, ordu tikietako berotasunean emandako kolpe sorta, beren ankerrean ere, 300 kilo kloratitaren leherketaren parean jartzeko edo garunera botatako tiroarekin berdintzeko. Orkatila hautsi bat dagoen tokian, hilotz barrengabetuak eta gorpu odoleztatuak ikusarazi nahi dizkigute. Benetan, ni iraindurik sentituko nintzateke ETAren atentatu batean hildako guardia zibil baten semea, aita, anaia edo senarra banintz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!