Luzeegi

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2018ko mar. 7a, 11:44

Ipuin triste baten amaiera are tristeagoa. Xabier Rey Urmenetari ETAk behin betiko su-etena iragarri baino zazpi hilabete lehenago ezarri zioten kondena: 26 urteko kartzelaldia, talde armatukoa izateagatik eta armak eta lehergailuak edukitzeagatik. Atxilotu, ordea, 2008an atxilotu zuten, nonbait, erakundea Nafarroan berrantolatu nahian ari zela. Azkenetan azkenetakoa. Espetxean, beraz, hamar urte eginen zituen laster, gehien-gehienak bere herritik 1000 kilometrora eta gehien-gehienak, isolatua. 27 urte zituen harrapatu zutenean, eta 37 hiltzean. Kondena osoa betez gero –bere erakundekide gehienekin orain arte gertatzen ari den bezala- 53 urte egin arte ez zuen berriz ikusiko murruetatik kanpoko zeruertza. Gazte sartu eta batzuek erretirorako egunak kontatzen hasten direnean berreskuratuko zuen askatasuna. Luze. Luzeegi. Urrun. Urrunegi. Bakarrik. Bakarregi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!