Filma

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2018ko ots. 21a, 12:26

Gauzak bertzela egin zitezkeela sinestarazi nahirik etorri ziren Podemos-Ahal Dugukoak politikaren plazara. Momentuz, bertzeek bezala, bertzeek bezain gaizki, alegia, ari dira beren artean. Oroitzen? Orain arteko politikarien harrokeria eta karguari kosta ala kosta eutsi nahia salatzen zuten ozenki. Kanpoko ikusleak, ordea, harrokeria franko eta kargu-min sobera baizik ez du ikusten elkarrekin darabilten saltsan. Beharbada hasieratik erreparatu izan banio hobeki ulertuko nuke zer gertatzen ari den Nafarroako Ahal Dugun. Filmaren erdira ailegatu naizenez, oraindik ez naiz jabetu nor den gaiztoa eta nor den ona. Badakit, hala ere, gaiztoak izan, onak izan, kontu honek ez duela fin onik eginen. Alegia, pelikulak oso amaiera txar eta tristea izanen duela. Baita antzezle ez garen gainerakoentzat ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!