Trenarekin bezala

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko ira. 27a, 13:09

Trenaren ondotik, ura. Erriberarako ura. Itoizko ura. Trenarekin bezala, Nafarroako Gobernuak Madrilgo Gobernuarekin adostu beharreko kontua. Trenarekin bezala, UPNk bazuen bere proiektua, UPNren estiloan, handia eta garestia, baina hura gauzatu gabe utzi zuen. Trenarekin bezala, Barkosen Gobernuak bertze proiektu bat egin du, ez hain garestia, ez hain handia. Eta trenarekin bezala, UPN tartean endredatzen dabil, Madrilek onar ez dezan Nafarroako Gobernuaren proposamena. Bere interesetarako kaltegarria da Geroa Bairen Gobernuak Erriberako uraren arazoa modu merkeagoan konpontzea. Nahiago du Barkosek Erribera zigortzen duelako leloa dantzatzen segitu. Orain, ikusteko dago Gobernua sustengatzen duten bertze alderdiek –Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak- Gobernuarekin bat eginen duten, edo bakarrik utziko duten, trenarekin bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!