Ahantzi

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko eka. 14a, 12:52

Nafarroa ez zegoen gonbidatuta, baina atzeko atetik sartu zen atzo Madrilgo Kongresuan eztabaidatu zen zentsura mozioan. Gaia UPNko Allik jarri zuen mahai gainean: haren hitzetan, Podemosek Estatuari ekarriko liokeen desgobernua Nafarroari Uxue Barkosen Gobernuak ekarri dion bera da. Deus harritzekorik ez. Deigarria, bai, Pablo Iglesiasek Alliri emandako erantzuna: Uxue Barkos lehendakari garbi, zintzo eta gisakoa da, ez lehenagoko Yolanda Barcina bezalakoa. EAJko Aitor Estebanek Nafarroa aipatu ote zuen ez dut inon ikusi. Podemos ederki egurtu zuela bai, ordea, ia-ia UPNko Allik bezain gogor. EAJ, jakina, Nafarroako Gobernuan dago, Barkosen sostengu, baina atzo, Madrilen ahantzi zitzaion, nonbait.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!