Psikotiko

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko eka. 7a, 12:50

Londres. Paris. Berriz ere Londres. Berriz ere Paris. Gaur goizeko eskaneatze periodistikoan nonbait irakurri dut Estatuan ere badela otso bakartien arriskua. Lehengo astean, 3000 polizia izan omen ziren Bilbon, San Mames berrian 40.000 lagun bere talde mitikoaren kontzertuan zeuden bitartean. Urduñan, jihadistak herriko karrika nagusian zeudela uste izan zuten, guradia zibilen sei patrol bertara sartzean. Psikosiak jota gabiltza, psikosiak jota nabil. Aurtengo udan hiri handiei eta leku jendetsuei ihes egiteko aitzakia badut bederen. Pirinioetako mendi-lepo batean edo Alpeetako glaziar batean ez da inoiz islamistarik inmolatu. Orain arte, behintzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!