Gasolina potea

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko mai. 31a, 12:55

“Herria ez dago salgai”. Hala dio, hitzez hitz, iruindar batzuen bigarren etxebizitzari su eman ondoan esku ezezagun batzuek utzi duten pintadak. Heletan, Nafarroa Beherean. Ze kasualitatea. Heletan badira segurki paristarren, bordelesen eta tolosarren eskutan diren etxeak. Herria saldurik ikusi nahi ez dutenek bertze herritar batzuen etxea dute kiskali. Gauza jakina da eskualde turistikoetan bigarren etxebizitzek oro har etxebizitzen prezioan duten eragina. Zarautzek edo Donostiak madarikazio bera bizi dute. Etxebizitza sozialari buruzko politika zentzuzko bat exigitu beharrean, gasolina potea erosteak primarioegia dirudi, non ez duen ezkutatzen halako sentimendu zikin bat, bekaitzarekin eta erresumin sozialarekin zerikusia duena. Mamu zaharrak berriz ere agertzen direnean, ongi lurperaturik ez dauden seinale.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!