Susanarekin hobe

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko mai. 24a, 13:53

Hara, aski da. Denoi loratu zaigu irriñoa. Gehiago Susana Diezek hartu duen muturrekoagatik, Pedro Sanchezen garaipenagatik baino. Estatuko politikaz paso totala egiten duena ere poztu du Felipe Gonzalezen hautagaiaren porrotak. Horren ondoren, baina, etxera begiratu beharra heldu da, eta orduan irri guti nik. Madrilen PSOEk zer eginen duen auskalo. Nafarroan, ahal izanez gero PSNk zer eginen lukeen, zalantzarik ez. Hemen, Alderdi Sozialista indartzen ahal duen guztia kalterako baizik ez da. Aldaketa, bertzeak bertze, PSNren maldan beherak eragin zuen. Haren gorakadak UPNren itzulera ekarriko digu, zuzen-zuzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!