Defendamos la bandera de Navarra/Gurea defenda dezagun. Inork atakatzen ez zuena defendatzera aterako dira karrikara heldu den ekainean. Manifestazioaren dei-egileek izen-abizenik ez dute, baina UPNk 2 ordu ere ez zuen behar izan bat egiten zuela adierazteko. Disimulatzen ere ez dute nekerik hartu. Ez zen Vianako Printzea plazatik urruti egonen deialdia erredaktatu zuen ordenagailua. Gobernutik kanporatu zituztenetik nabarristen estrategia aztertzen lau minutu galdu dituenak bazekien mobilizazioen garaia ailegatuko zela noizbait. Nafarroako Gobernuak euskararen gaineko zorioneko foru dekretua legegintzaldia bukatu baino lehen ateratzea lortzen badu, biharamunerako izanen dugu hurrengo deia. Kalera kalera, borrokalari kalera. Nor ari zaie UPNkoei eskolak ematen? Defendamos la bandera de Navarra/Gurea defenda dezagun. Musika ezaguna dugu. Gurea, ikurriña. Oroitzen zarete?