Polizia

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko api. 26a, 11:55

Polizia, kontu gatazkatsua beti gurean. Polizia gehiegi. Polizia gutiegi. Polizia kanpokoa. Polizia hemengoa. Nafarroako Gobernu berriak hemengoa bultzatu nahi duelako atera nahi du lege berria. Polizian sineste handirik ez zutenak ere dira horren bultzatzaile. Ez dut arras ongi ulertzen sindikatuak zergatik dauden haserre, ezta Podemos-Ahal Dugu zergatik desmarkatu den Barkoxen gobernua sostengatzen duten bertze alderdietatik. Kezkagarria zait, ordea, UPNren eta Diario de Navarraren poza. Ez dakit Beaumont kontseilariak arrazoi osoa duen. Kanpotik ikusita, badirudi gatazka sortu dela foruzainek ordu gutxi sartzen dutelakoz eta gehiago sarrarazi nahi dielakoz. Nahiago genuke poliziarik behar ez izatea, baina polizia behar dugu. Nik hemengo polizia nahi dut, seguruago sentiaraziko nauena, beldurrik emanen ez didana, lotsaraziko ez nauena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!