Denak kontent

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko mar. 22a, 12:09

A zer ongi-etorria gure hiriburuan autobus transfobikoari. Kristorenak eta bat gehiago entzun zituzten atzo “Hazte oír” elkarteko kideek Iruñera etorri zirelarik. Telebista guztietan agertu zen. Egunkari guztiek aipatzen dute gaur. Kontra egin zietenak, kontent beren balentriarekin. Iruñearen ohorea salbu gelditu da. A ze adrenalina txutea! Halako bat astero bagenu! Eta elkarte ultrakatolikokoak ere kontent, seguru. Inork kasu putarik egin ez balie, ez zieten hedabideek hainbertze minutu eta hainbertze lerro eskainiko. Baina hori eztabaida zaharra da. Adierazpen askatasunarena bezala. Munduan bada jende bitxia, mozal-legerik inorendako nahi ez duena. Ezta ideia gorrotagarriak dituztenendako ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!