Europazale

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko mar. 15a, 11:46

Berriz ere erreferendumerako prozedura abiatzeko asmotan dabil Eskoziako gobernua. Kataluniako labirintoaren zurrunbiloari segimendua egitea gero eta zailagoa den honetan, ez da berri txarra euskal independentzia amets dutenendako. Ezagun dute prentsa abertzalean albisteari eman zaion tokian. Brexitaren ondorioa da, jakina, eskoziarren independentzia nahia berriz ere mahaira etorri izana. Hau da, ingelesek ez bezala Europan segitu nahi dutelakoz etor litezke independentziara. Ez ditut hain europazale ikusten euskal independentistak, baina auskalo. Azkenean, Europatik alde egiteko prest dagoen gobernua beharko dugu Espainian, su motela bizia bilakatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!