Lanaren banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko ots. 15a, 12:44

Nork erran du eskuinak ez duela lanaren banaketan sinesten? Iazko emaitza tristeak ikusirik, Nafarroako Gobernuak borondate irmoa agertu du aurten eremu ez-euskaldunean D eredua bultzatzeko. Borondate irmo horri borondate are irmoagoa kontrajarri dio UPNk. Buruzagiak Parlamentuan inon diren ezbehar eta desgrazia guztiak iragartzen dituzten bitartean, legelariek errekurtsoak aurkezten dituzte forma akatsak harrapatu nahirik. Eta legelariek errekurtsoak aurkezten dituzten bitartean, esku ezezagunek oso ideia ezagunak daramatzaten panfleto anonimoak uzten dituzte Erriberako etxeetako postontzietan. Diario de Navarrak, mahaiaren laugarren hankak, bozgorailua jartzen dio guztiari. Ez dut gure aldean gisa bereko antolaketarik ikusten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!