Barnean eta kanpoan

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko ots. 1a, 12:33

Nekeza da aldi berean barnean eta kanpoan egotea. Ezkerrak du gurutze hori. Ezkerra kanpoan zegoen UPN hemengo gobernatzailea zenean, baina bere arimaren erdia, Comisiones sindikatua, barnean zegoen, goxo-goxo, Sanzen eta Barcinaren txalo-jotzaile. Orain, alderantziz gertatzen da, Ezkerra barnean dago, goxo beharko, baina nori txalo jo bukatu zaio sindikatu kuttunari. Lehenagoko eztiaren tamaina oroitarazten duten informazioak plazaratu dira egun hauetan, eta musua gorritu beharrean kopeta belztu zaio Ezkerrari. Lotsatu behar luke, baina barrenak ez dio uzten ipurdi bistan uztera Comisionesko senideak. Guraso aunitzi gauza bera gertatzen zaio seme edo alaba alprojarekin. Zenbakien aginduz, Ezkerraren eskizofrenia –aldi berean barnean eta kanpoan- jasan beharko dugu legegintzaldiak iraun bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!