Enpresak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko urt. 25a, 13:51

Enpresak badoaz edo badatoz? Nafarroako Gobernuak dio, datuak eskutan, datozen enpresak doazenak baino gehiago direla. Oposizioak, berriz, doazenetan ezarri ditu begiak, Barkosen gobernuak uxatzen dituelakoan. Egia da zergak igotzeak arrisku hori dakarrela berekin, enpresek alde egitea gutiago ordaindu behar den tokira. Langabezia eta pobrezia horren ondorio zuzenak dira. Kontrara, erakunde publikoek diru gehiago badute eta diru hori behar den bezala erabiltzen, berez heldu da lanpostuen eta aberastasunaren sorrera. Nago oposizioaren benetako kezka dela, enpresen ustezko ihesa baino, gobernu berriaren kutxa beteagoa izatea bere politikak egin ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!