Hilbeltza, Baztanen, euskaraz. “Pamplona negra”, hiriburuan, %95 erdaraz. Nafarroan bi jardunaldi baizik ez dira egiten urte osoan literaturaren genero beltzari eskainiak, eta biak aste berean. Kasualitatea? Genero beltzeko liburuetan ohi diren detektibea banintz erran beharko nuke bizitzan inoiz ez dela kasualitaterik. Horra kontakizun baterako gaia: bietara gonbidatu duten idazlea, batetik bertzera joatean, hilik agertu da Belaten. Berehala deskubritu da bietan mintzaldi bera eman behar zuela –batean euskaraz, bertzean erdaraz-, bietatik kobratzeko asmoz. Bietako zein antolakuntza iruzurtuak ordaindu dio idazle tranpatiari kaskezurra lehertu dion bielorrusiarrari? Iruñeko udaltzaintsa ponpox batek eta Baztango albiente aurrejubilatu batek osaturiko bikoteak argituko du afera.