Errita

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko aza. 23a, 12:04

A ze aukera Txirritarena egiteko: “il da errita, fuera errita, pikara gaizki eziya..” Valentziako taifako garai bateko sultana ahalguztidunak pena-emangarri burutu du bere mundualdia, Madrilgo hotel bateko bakardadean hilik. Bortz izarreko hotela izan arren. Hurrengo egunetan, bere ibilbide politikoetan ustelkeriarik eta agintekeriarik ikusi nahi izan ez dutenek gogor salatuko dute ezkerrak eta hedabide batzuek senatari zenduari egin dioten “jazarpen gupidagabea”. Gero, alkatesa oihari egotziko dizkiote bereak eta bereak ez direnak. Rajoyk arazo bat zuen Rita Barberarekin. Arazorik ez du jadanik. Ipurtzuloan lore bat zuela sortu zen gure Mariano.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!