Aho-handi

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko urr. 26a, 11:51

Duela hiru bat aste, mikrofono honetatik beretik iradoki nuen PSNko ordezkariak izanen zirela Pedro Sanchezi traizio eginen ziotenetarik, zorioneko Batzorde Federalaren bileran. Ez zen horrela izan. Aho-handia ni. Noski, Sandro Reyk bezain guti balio dut igarle gisa. Harrigarriki, sozialista nafarrak Rajoyrendako ezezkoaren alde mantendu dira ia-ia azkenera arte. Eta ia-ia diot, badirudielako partiduaren aginduari men egin eta azkenean abstenitu eginen direla larunbateko inbestidura saioan. Tira, PSN ez da PSC, ezta Maria Chivite Odon Elorza ere. Alderdiaren diziplina urratzeko bezain menditar ez dira oraindik bilakatu sozialista nafarrak. Ea orain, prediku honen ondotik, Sandro Ryrena berriz ere ez dudan egiten eta aho-handi ez nauten berriz ere uzten heldu den larunbatean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!