Bi mundu

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko ira. 21a, 11:50

Merkataritza zentro bat, horra UPNk zer amesten duen Iruñeko autobus geltoki zaharrerako. Maya lehengo alkateak aurkeztu zuen atzo, proiektore, diapositiba eta guzti. Kultur ekipamenduren bati lekua egin lekiokeela ere gaineratu zuen. UPNk ez zuen hainbertze egin espaloi berean, Nafarroako liburutegi nagusia paratzeko plana alboratu eta Corte Inglesari ateak ireki zizkiolarik. Bildu eta Podemosen Udalak, berriz, oso bertzelako asmoak ditu toki honetarako. Ekonomia sozial eta solidarioa sustatzeko gune bat, eta eredu energetiko berria bulkatzeko zentroa. Bi ikuspegi hiriari buruz. Eta hori baino gehiago, bi modu, mundua eta are norberaren bizia ikusteko eta sentitzeko. Dena, orube bakar batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!