Futbolaren osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko eka. 14a, 13:08

Ez dut futbola maite. Nire biziaren bolada luze batean, seme gazteenarekin solasgai bat izateko baizik ez naiz futbolaz arduratu. Orain, zorionez, bertze gauza aunitzez solasten garenez, gutiago erreparatzen diot kiroletan errege omen den horri. Osasunaz ere inoiz ez naiz sobera axolatu. Sadarren bitan baizik ez naiz izan, eta ez batean ez bertzean futbol partida batean. Noiz edo noiz talde bat hobesteko hertsatu nautelarik ez dut nire sorlekukoa hautatu. Gustatuko litzaidake, hala ere, Osasuna lehen mailara igotzea. Gustatu, nire inguruko jendea pozik ikustea gustatzen zaidalako, eta gustatu, modu lotsagabean eta zinikoan gustatu, aldaketa politikoari on egiten diolako. Barkos lehendakariak eta asiron alkateak egon behar lukete bihar sadarren ikusle, eta bi egun geroago gironan. Futbola maite ez badute ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!