Sinboloak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko mai. 31a, 12:29

Nafarroako Sinboloei buruzko Legeak bere horretan iraunen du bertze uda bat gehiago. Uztailaren 6an, beraz, Asironek Komunitate Autonomoko hiru-lau alkate eta dozena erdi parlamentari gonbidatu beharko ditu, ikurrinaren presentziari legeak ezartzen dion debekua saihesteko. Gauza bera egin beharko dute, horren ondotik, Tafallatik gorako herri gehienetan. Gero, epaile batek, berriz ere, legeari iruzur egin zaiola iritziko dio, eta bertze batek, berriz, men. Bitartean, ika-mika, eztabaida eta zalaparta. Lautarikoak – kuatripartitoak, alegia‑ erabaki du Sinboloei buruzko lege berriaren azterketa uda iragan arte atzeratzea. Ekainean behar zuena, irailean. Ikasle txarren antzera. Hauteskunde giroari surik ez hauspotu nahian-edo, hauteskundeen ondokoari emanen diote haize. Gure señoriek Landabenen ez lukete produktibitate-saririk jasoko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!