Pedro Sanchezek Nafarroa bisitatu zuen atzo. Azagran eman zuen mitina hainbat dozena zaleren aitzinean. Ez da ohikoa plaza tikietan ikustea alderdi handietako nagusiak. Podemosen kontra aritu zen batez ere. Beharbada orduko bazekien Iglesias eta Garzon akordiora ailegatuak zirela. Hedabide batzuk azken momentura arte ibili ziren ezkerreko ituna gezurtatzen. Baina ituna etorri da, eta PSOEren bizkarrezurrari alderen alde lotu zaio hotzikara. Politikan ez dago dominarik podiumean hirugarren gelditzen denarendako. Hori ederki dakite Bilduk eta Geroa Baik, elkarrekin joateko gogorik gabe eta elkarrekin joatera behartuak, ahal duguren eta ezkerraren marea bateratuak azpiratuko ez baditu.