Perlak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko mai. 3a, 12:18

Gutunak, eskutitzak, Baionatik atera ziren, Ternuarako asmoz. Ez ziren, ordea, inoiz ailegatu irakurri behar zituztenen eskuetara. Hiru mende geroago aurkitu dituzte eta ezagutzera eman. Euskarazko testu zaharrak beterik daude sermoiz eta aszetika liburuez. Garaiko elizgizonen eta handikiren baten pentsamenduaren berri izan dugu horrela. Bertsoren batean kenduta, ia-ia inoiz ez jende arruntaren sentimendu, nahi eta kexen berri. XVIII. mendeko 50 gutun argitaratu dira orain, aita-amek, emazteek eta seme-alabek idatziak urrun zeuden senar eta semeei. Zenbat albiste eta zenbat oroitzapen. Zenbat beldur eta zenbat arrangura. Ez ditut oraindik esku artean izan, baina amorratzen nago horiek begi parean izateko. Baietz gure hizkuntzan idatzitako perlarik ederrenak aurkitu bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!