Hauteskundekeriak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko api. 26a, 12:20

Hauteskundeak berriz. Eta hauteskundeetan hauteskundekeriak. Rajoyk 2012an funtzionarioei kendu zien Eguberrietako extra. Egoera ekonomikoak nahitaezko egiten zuen, nonbait. UPN minutu bat ere ez zen luzatu neurri bera aplikatzen Nafarroako funtzionarioei. Orain, berriz ere bozketen bezperan gaudela, Rajoyk, goizetik arrats, extraren erdia itzultzeko agindu du, noiz eta defizitaren itzalak bertze atzeraldi baten atarian jarri gaituelarik. Hurrengoarendako zuloa handiagoa izatea, bost axola nonbait. UPNk eta PPk berehala eskatu diote Nafarroa Gobernuari berdin jokatzeko. Ez da harrigarria. Haiei orain zer inporta Nafarroan diru zuloa handitzen bada? Harrigarriagoa da Podemosek gauza bera eskatzea. Ezkerrean ere hauteskundekeriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!