Evole iraganaz galdezka eta Otegik orainaz mintzatu nahi. Esgrima jokoa telebistako pantailan. Otegi zer erran ez zekiela gelditu zen galdera bat baino gehiagoren ondotik. Evole ere mututu zuen behin edo behin solaskidearen erantzunak. Elkarrizketaren emaitza berdinketa teknikotik hurbilago, inoren garaipenetik baino. Nahiago lukete batzuek gatazka delakoan gauza bera gertatu balitz. Baina gauden isilik. Ezker abertzaleko jendeari zaurian piko ez egiteko eskatu zuen Otegik. Desmemoria historikoaren aldarrikapen garbia. Nafarroan horretarik ere beharko dugu. Hauteskunde usaina dabil berriz, eta garbi dago bakarka ezin dugula. Iraganaz atzendu, orainaren mesede. Eginen dugu, egin behar baldin bada.