Obama Fidelen herrian

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko mar. 22a, 13:20

Obama Fidelen herrian. Leonardo Padurak nobela ederra idatziko du egun hauen kontura. Estatu Batuetan auskalo. Nazioartean hango lehen lehendakari beltza bidaia honengatik izanen dute gogoan. Estatu Batuak, ez dakit batere aldatuko diren bidaia honen ondotik. Kuban bai, gauzak ez dira berdinak izanen. Zerbaiten amaiera, bertze zerbaiten hasiera. Eta kubatarrak horren irrikan iduri. Poz gutiago nabari zaie Kubatik kanpo iraultza leher edo zalaparta sostengatu dutenei.Nire inguruan dolu-aurpegi bat baino gehiago ikusten ari naiz egun hauetan, lagun kuttunen hiletetan bezala. Hara non kastristarik kastristenak ez zeuden Kuban, gure artean baizik. Ez dira ezkerrarendako garai hoberenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!