Ikaragarriak dira epaileak.Atarrabian balio izan duenak ez du balio izan Iruñean eta bertze herri batzuetan. Baina zintzoak izatera, badakigu oraingo epaile honek arrazoia duela, alegia, legeari ixkin egiteko gonbidatu zirela udal horietan Komunitate Autonomoko parlamentariak eta zinegotziak, ikurrina paratzeko aitzakia izan beharrez. Oraingo legea kendu eta berria ezartzeko borondatea agertu dute aldaketaren alderdiek. UPNk, PPk eta PSNk oihu egiten badute ere, zentzuzkoa dirudi herri batean dauden sentiberatasun guztiak ordezkaturik egoteak herriko etxeko balkoietan. Behingoz bizi eta zalu lan egin dezatela jaun-andere parlamentariek. Berehala ditugu herrietako bestak, eta udalek gonbidapenetan aurreztu beharko dute.