Euskal zanpagailua

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko ots. 23a, 12:11

Udalak atzo hartu zuen erabakia. Iruñeak euskarazko haur-eskola bi gehiago izanen ditu gaurgero. Euskaltzaleen aspaldi handiko errebindikazioa gauzatua izanen da. Bat behingoz. Euskalgintza antolatuaren txaloak eta berotasuna jaso du horregatik Asironen Udalak. Txanponaren bertze aldea dugu bi haur-eskola horietako orain arteko zaintzaileen eta gurasoen protesta, oposizioko taldeek babestua. Saihets zitekeen? Auskalo. Ez dirudi UPN, PSN eta PP bakarrik ere ez barkatzeko prest daudenik euskara tarteko bada. Baina erabaki honen albo-kalteak arinagoak izan zitezkeen pedagogia, argitasun eta negoziazio gehiago erabili izan balira aurretik. Mendozaren estiloaz kutsatu da Asiron. Euskara kontuetan, euskararen mesede, hobe upn-ren zanpagailutik urrun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!