Txabolak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko ots. 16a, 12:53

Txabolak Santa Maria la Realen. Alegia, Andre Maria Erreginan. Lezkairun eraikitzen ari diren etxe dotoreetatik hurbil. Gogoan ditut haurra nintzeneko txabolak. Txabola-herri oso bat genuen Soltxaten, orduan Santa Luzia deitzen genuen horretan. Baina ez zen toki bakarra. Lezkairun berean, egungo Iturraman, gaur egun Barañaingo etorbidea den baina orduan Barañaingo bidea zen horretan: landetxeak, ugari, eta tarteka-marteka, txabolaren bat. Ez ginen sobera hurbiltzen. Beldurra ematen ziguten han bizi zirenek. Jito jendea. Portugesak. Gero, denak aberatsak bilakatu ginen eta hazkunde ekonomikoak eta hirigintza berriak desagerrarazi zituen txabolak. Orain gure artean ditugu berriz, pobreziarekin eta bazterkeriarekin batera. Lehen bezala, beldurra ematen digute han bizi direnek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!