Beldurgarriak iruditu izan zaizkit beti haien irudiak telebistan ikusi ditudan aldiro. Sadarko harmailetan, haien jarrera itsusia, neurriz kanpokoa eta presentaezina izaten da. Alegia, bertze edozein taldetako muturreko eta ez hain muturreko zaleena bezain itsusia, neurriz kanpokoa eta presentaezina. Indar Gorrikoak ez dira aingeruak, baina deabruak bilatzekotan, izanen lukete non bilatu deabruagorik ekipo handiagoetako zaleen historialean. Elkarte kriminala? Hitz potoloak dira horiek, beharbada potoloegiak Indar Gorriren garungabekeria xumerako. Potoloegia zen atzo Azpìlagañako despliege poliziala ere. Ez genukeen halakorik ikusiko Indar Gorri izena ez balute, eta haien taldeak Osasuna.