OPE

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko urt. 19a, 12:40

OPE, erdaraz. LPE, euskaraz. Lan publikoaren eskaintza, alegia. Hezkuntzakoa gurutze bide bilakatzen ari zaio Barkosen gobernuari. Bidegurutze ere bai? Ikusiko. Oposizio guztia kontra, eta alde egon behar luketenen erdiak ere bai. Eta kaltetuenak, lanpostua amets duten irakasleak. Aurkezpena lardaskeria bat izan zen, eskuliburuetan agertuko da noizbait. Baina tartean euskara dago. Euskara da batzuk eta bertzeak bereizten dituena. Horra kontu honen bertze ikaskizuna: euskararen inguruko edozein erabaki tentuz hartu beharko du Gobernuak, lehergailua baitarama bere baitan. Agian ez du Gobernua leherraraziko OPEaren inguruko honek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!