Forua

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2016ko urt. 12a, 12:29

Foru Parlamentua, Foru Gobernua, Foru Ogasuna, Foruzaingoa. “Foru industrialde” bat ere ikusi izan da inoiz. Dena foru, eta foruak nonahi. Forua agintzen zutenen jabego pribatu eta aitzaki, foru komunitateko biztanleriaren zati kozkor bat zanpaturik edukitzeko. Orain ez dute agintzen, edo ez hainbertze, baina zorioneko hitzak ez du gainetik zolda kendu. Azken hauteskundeetan, sekulako zalapartakoa hartu zuen foruaren defentsan aitzindari agertu nahi zuen alderdiak. Jendeak, jende gazteak bereziki, zertaz ari zen ere ez zekien. Gaur, ordea, Podemosko baten argazkia ateratzen da prentsan, mahai batean, Foruaren berrikuntza dela-eta. Irudipena dut hurrengo urteetan maizago mintzatuko garela foruaz eta autogobernuaz, independentziaz baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!