Botoak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko abe. 15a, 13:06

Azken hauteskunde orokorretan 400 boto zirtzilen aldeak eman zion jarlekua Uxue Barkosi Madrilgo diputatuen kongresuan. Ze diferentea izanen zen gure oraina, emandako 400 boto horiengatik ez balitz. Azken hauteskunde foraletan, berriz, 200 boto ziztrinen aldeak kendu zion Ciudadanosi jarlekua Nafarroako Parlamentuan. Eman gabeko 200 boto horiek ere gauden honetara ekarri gaituzte. 2 eta 3 nahi nituzke heldu den igandeko emaitzak Nafarroan. 2 haiek, 3 guk, bakoitza bere aldetik bada ere. Ez dezaten noizbait erran dena 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan hasi zela pikutara joaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!