Gurutzeak karrikan

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko aza. 24a, 13:33

A ze plastakeria! Joan den maiatzaz geroztik zegoen eskuin erlijiosoa bere neguko kuartelean sartua. Min ematen dioten kontuak dira bere Unibertsitaterako eta irakaskuntza sarerako diru gutiago eskuratzeko perspektiba, presentzia instituzionalaren galera, abortua. Hala ere, orain arte nagusiki isilik egon da, auskalo zergatik, eskuin politikoak egiten zizkion keinuei entzungor. Abel Azconak atzarri du jadanik eta, UPNk eta PPk nahi zuten bezala, hura karrikara eramanen. Uste baino jende gehiagori min ematen dion zaurian egin du piko Azconak. Ez naiz harritzen Asironen etsimenduaz. Etsai txarrak dira kristau asaldatuak eta gurutzeak kalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!