Agerian da. Zenbat eta aurrerago joan katalanak, are aurpegi eszeptikoagoak ikusten ditut nire inguruan. Beharbada eszeptizismo hori benetakoa da. Ez dugu egiazki sinesten inorat ailegatuko diren, estatua indartsuegi ikusten dugulakoz, haien artean ere ahobatekotasunik ez dagoelakoz edo ustelkeriaren zama pisuegia gertatuko zaielakoz azkenean. Baina baliteke eszeptizismo horren azpian bertzerik izatea. Inbidia hutsa, adibidez, haiek jadanik ailegatu direlakoz guk oso-oso-oso urruti dugun puntu batera. Edo beldur puru-purua, haiek urratzen ari direlakoz guk, kontrakoa aditzera emateagatik ere, zinez eta benetan urratu nahi ez dugun bidea.