Bakarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko aza. 3a, 12:26

Zinez interesgarri jartzen ari dira heldu den abenduko hauteskundeak. Kongresurako ahal izan ez dena posible izanen da Senaturako. Nafarroan aldaketa bermatzen duten lau alderdiak –Geroa Bai, Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra- batera aurkeztuko dira goi-ganbera deitzen den horretara. Aldaketa delako horren osasuna egiaztatzeko aukera izanen dugu, zerrenda bateratu hori ez-aldaketaren zerrendarekin neurtuko delako, UPNren eta PPren zerrendarekin, alegia. Senatua, senatariei izan ezik inori inporta ez zaion erakunde zoldazua. Gu haren emaitzei begira egonen gara heldu den abenduan, jakin-minez eta itxaropentsu. Probintzia bakarra izanen gara estatu osoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!