Kukutxeztula

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko ira. 22a, 12:46

Kukurruku-eztula edo kukutxeztula. Gaztelaniaz tos ferina. Aienatutzat jotzen genuen, baina hara, modako eritasuna Esteribar aldean. Ez da, nonbait, Magnesitasen eragina. Txerto falta, nonbait. Duela zenbait hilabete, haur kataluniar bat hil zen, txertoek galarazten duten eritasun ugarietariko batek joa. Beren haurra kanpo erasoetatik begiratu nahirik gurasoek uko egin zioten txertoari. Molde bateko aita-amengan zabaltzen ari den jarrera, nonbait. Baina batzuetan kaltegarriak, oso kaltegarriak gero, izaten ahal dira seme-alabak babestu nahiaren nahiaz guraso batzuek hartzen dituzten erabakiak. Multinazional farmazeutikoei aurre egitea ez dago gaizki, baina ez, faborez, seme-alaben bizkar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!