Pablo Iglesias. Wyoming. Espainiako ezker atseginaren konbertsio espainolista zakarra ikusten ari gara egun hauetan. Masek arrazoi pixka bat badu: haiei aditzea eta Aznarri edo Rajoyri aditzea ez da hain desberdina. Gurean, berriz, euskaldunenak izugarri katalan dabiltza aspaldi honetan. Independentziaren bidean beren burua aitzindaritzat zutenak hango ispiluan begiratzen dira orain, azken-putz ez gelditu nahi-eta. Ez nau harritzen hainbertze berotasunak, baina ez nire ohiko epelkeriatik ateratzen. Valentziarregia sentitzen naiz, begikotasunaz eta jakin-minaz haratagoko sentipenik hazteko nire baitan.