Batzuen ahaleginengatik ere, gero eta sendoagoa da gure inguruan gauzak hobetuko direlako esperantza. Argia, ordea, ez da toki guztietatik etorriko. Nazioarteko Diru Funtsako ordezkariak Madrilera etorri ziren atzo. Espainiari egin zizkioten eskakizunak ileak lazteko modukoak dira: zeharkako zergak igotzea (hau da, BEZ handiagoak), kaleratzeak are gehiago merkatzea eta irakaskuntza eta osasun publikoengatik ordaintzen hastea. Ez dakigu oraindik Rajoyk zer erantzunen dien. Hauteskunde orokorren hurbilak salbatuko gaitu beharbada. Enpresariek ere beren eskakizunak egin dituzte. Ez dira txori-kaka: prestakuntzarik ez duten gazteen gutxieneko soldata jaistea, administrazioa mehatzea, langile publikoen soldatak murriztea, etab. Momentuz, hauei ere erantzunik ez. Hala ere, erne ibili eta gutxi fida.