To, Navirrisimo oker zegoen! Nafarroa ez da desagertu! Munduak bueltaka segitzen zuen gaur. Etsitzen hasiak geunden gure egunetan ez genuela halakorik ikusiko. Zer eta betikoak betiko tokietatik kanpo. Ez gaude ohituak. Sinesten lanak. Egunak beharko ditugu horrek guztiak zer dakarren jabetzeko. Ospatzeko eguna da gaur. Eta ospatzeko eguna denez, gogoeta bakarra: faborez, orain ez gaitzazue lotsarazi.