Unibertsitatea, Aurrerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko mai. 12a, 12:10


Behin aditu nion unibertsitateko irakasle bati, unibertsitateak aurrea hartzen ohi diola gizartearen norabideari. Orduan Nafarroako unibertsitate publikoak errektore berria hautatu berria zuen eta hura ez izaki UPNk eta PSNko sektore upnzaleenak bulkatzen zutena, bertzea baizik. Hori 2007an gertatu zen. Urte hartan, abuztukada delakoaren ondorioz, UPNk gobernuan segitu zuen PSNk sostengatuta. Kale egin zuen, beraz, nire irakasle lagun horrek. Bihar, hauteskunde foralak baino 10 egun lehenago, bozketak izanen dituzte unibertsitate publikoan. 2007an bezala, bi hautagai. Bat, Nieto, UPNk eta PSNko sektore upnzaleenak bulkatzen dute, nonbait. Bertzearen autatxi politikoak, Carlosenarenak, alegia, ez dago hain garbi nor diren. Hala ere, nik, badaezpada ere, hau hobetsiko nuke bertzea baino. Baina ni ez naiz inor Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bihar hautestontzietatik olinpikoki paso eginen duten miliaka ikasle ustez euskaltzale ez bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!