Mugiarazle

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko mai. 5a, 13:14

A ze pardilloa Adolfo Araiz! 30 urte politikan, eta uste zuen Javier Espartzak berarekin buruz burukoa egiten utziko ziola azken lau urteko kudeaketaz mintzatzeko, Reyno Arenaz mintzatzeko, Los Arcosez mintzatzeko, irakaskuntzaz eta osasunaz mintzatzeko. Bai to. Zu non zinen ETA jendea hiltzen ari zelarik? Zuk zer erraten zenuen eta zer isiltzen? Eta akabo eztabaida. Akabo orainaz mintzatzea eta, bereziki, akabo etorkizunaz mintzatzea. Akabo debatea. Kontrakoak zure aldera ekartzen dituena ez, zale gehien mugiarazten dituena aterako da hurrengo 24an garaile. Bilduko zerrendaburuak balio ukaezinak izanen ditu pertsona, politiko eta kudeatzaile gisa, baina ederki mugiarazten ditu UPNko boto-emaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!