Hamalau zerrenda Nafarroako Parlamenturako. Hamalau hautu. Hamalau bide. Edo hamalau ezbide. Tradizioz, ezkerra joaten da zatiturik hauteskundeetara eta eskuina batu-baturik. Oraingoan boto-emaile eskuindarrak ere buru-hauste bat baino gehiago izanen du azkenean gutun-azalean noren boto-papera sartu. Nolanahi ere, zatikatze eta haustura bertze aldean dago nagusiki. Ez gara hasiko inoren eskubidea ukatzen bere ideiak eta bere proposamenek hautesleen juzkura aurkezteko. Alabaina, oraingoan, balantzak zein aldetara joko duen boto eta jarleku guti batzuen gorabeheran egonen da seguru aski. Hori hala izanik, egiteko moduko galdera da zentzurik ba ote duen, zenbaiten egoa auspotzeaz aparte, hautagai-zerrenda batzuen presentziak. Kanabikoez, Equoz eta Libertate Nafarraz ari naiz.