Asteburu honetako inkestaren ondotik, subidoia nabari da bazterretan. Ez xehetasunengatik, alegia, halakori edo bertzelakori Parlamentuan edo Iruñeko Udalean egozten zaion jarleku kopuruagatik, baizik eta argazki orokorragatik: zenbakiek posible dela diote behin berriz. Posible, UPN oposiziora bidaltzea eta bertzelako gobernu bat osatzea. Nolanahi ere, basurdea ez dugu oraino bota. Oroitu: Israelen, inkesta guzti-guztiek Benjamin Netanyahuren erretiroa iragartzen zuten. Alabaina, hor dugu Likudeko burua, berriz ere gobernua osatzen, munduaren zoritxarrerako. Tira, Nafarroa urrun da Israeldik. Beharbada argia ikusten hasiak gara tunelaren hondarrean, baina ez du oraino argitu.