Egun loriotsua

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko mar. 17a, 12:40

Faureciako langileek ontzat eman dute enpresa-batzordeak zuzendaritzarekin lortutako akordioa. langile guztiak ez dira lanik gabe geldituko. Bakarrik 63 -5etik 2-, apirilaren 30etik aitzina, eta 17 gehiago 2016an. 2017an, auskalo. Bertzela zenbatuta, Faurecia 189 langiletik 126ra pasatuko da bi hilabeteren buruan eta 109ra heldu den urtean. Atzoko batzarrean, 134 langilek eman zuten aldeko botoa eta 37k ezezkoa. Horrek erran nahi du, gutienez ere lanik gabe geldituko diren 25 langilek eman zutela aldeko botoa. Zailagoa da jakitea, zenbatek eman zuen akordioaren kontrako botoa, lanean segituko duela jakinik ere. Atzo ez zen egun loriotsua izan langile mugimenduaren historian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!