Prostituzioari buruzko erreportaje interesgarria ekartzen zuen berriak atzo. Argazkiko ohatze deseginaren gainean 70€, kapotaren zaku irekia eta argitasun apala. Ez naiz prostituzioari buruz solastuko, kontraesan aunitz sortzen dizkidan gaia baita. Irakur ezazue erreportajea, merezi du.
Argazkia beragatik hautatu dut honetakoan.
Maiz izaten dut pentsamenduan argazkilaria: nola egin du? Kasu honetan prostituta batekin adostua? etxeko atrezzoarekin?
Argazkigintza arte eta sormen erakargarria zait eta irrati honetan eman ditudan aste hauetan gustuko argazki bat hautatzea ez da zaila izan, hauta eta eskaintza handia izaten delakoz. Zaila dena da horiek guzien artean bat aukeratzea.
Beraz, nire minutu hau estiloarekin beren lana egiten duten argazkilari horiendako, ikusezin diren horiendako. Egunero, momenturo, kontatzen didaten egunerokotasun zatiak kontatzeagatik. Argazkiari buruz aritzea plazera bihurtzeagatik.