Ez da berandu

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko mai. 9a, 12:41

Argazkian kristal handiak dituen kutxa handi bat ageri da, deus gordetzeko ez duena. Barnean jendea dokumentuak leitzen eta argazkilari bat argazkiak ateratzen. Ez da performance bat, Greenpeacek Berlinen aste honetan paratu duen bulegoa baizik. TTIP itunaren negoziazioetako dokumentu sekretuak publiko egin ditu, hautsak harrotuz. Dokumentu hauek airatzean, arriskua utzi dute agerian: ingurugiro politika desagertu nahi dute, bertze gauzen artean, eta enpresen iritzi politikoa, politikarien parean paratu.
Zaila da minutu batez TTIParen ondorioak laburtzea, baina guri dagokigunez, merkatu globala sortu nahi dute, arautze politika desagerraraziz eta tokiko ekoizpenen kontra eginez. Erran nahi baita, eguneroko merkatu plazan errazago harrapatuko dituzula Donouts merkeak porruak edo gasna baino. Hori merkatu plazak irauten badu.
Notizia hau leitzean ikusi dudan esaldietako batek izutu nau: TTIParen kontra zaudela ohartu orduko, berandu izanen da. Buelta emanez, jakin ezazu zer de TTIPa eta ohartuko zara kontra zaudela. Berandu baino lehen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!