Bidea egiteko, hasi egin behar da

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko api. 18a, 11:44

Argazkian Bilboko karrika zabal eta luzea ageri da, jendez josia. Banderak, pegatinak, eta ikusten ez diren solas, oihu eta emozioen mukuru. Atzokoa den argazkia, nik bezala, gaur ikusiko dute prentsan zenbait presoek. Eta ni bezala hunkituko dira segur aski. A ez! Baten batek ikusiko du, behar bada, baina gehienek hiru egunen buruan, ez bada gehiago. Berdin hunkituko dira? Baietz espero dut.
Manifestaziorat itzuliz, batzuetan, duda izaten dut, zerbaiterako balioko ote duten, momentuko aldarrikapena, subidonaz aparte, eragina izanen ote duten. Amnistiako bidean preso politikoak banan-banan edo hamarnaka ateratzeko balioko ote duten. Bertzetan sentsazioa izaten dut inertziaz egiten ditugula manifestazioak, protokoloz kasik. Hau eta bertze edozein manifestazioa.
Baina segidoan buruak memoriarekin erantzuten dit, manifestazioekin hasi zela Parot doktrinaren afera erranez, adibidez. Beraz, berriz ere bertze bide bat egiten hasi beharko dugu, andana bat gehiago libratzeko bidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!