Eta prosari buruz aritzen bagara?

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko api. 4a, 13:47

Argazkian, bertze edozein irakurle taldearen gisan, idazlea ageri da, aurkezpena egiten dionaren ondoan.

Argazkian ez dira ikusten, baina irakurleak hor dira ere bai, bertze edozein irakurle taldean bezala, erne erraten den guziari eta idazlea entzuteko, galderak egiteko eta gozatzeko prest. Ageri ez badira ere, badakit Back to Leizarraga liburua dutela Barnealdeko Irakurle Klubeko gehienek eskuartean.

Prosa Leizarragagoa egiteko proposatu die Kepa Altonagak. Aranismotik urrunduz eta gaur eguneko prosaren aitzinean (bere ustez deskolokatua eta pobrea) baztertutako baliabideak erabiltzen hasteko gomendioa.

Gure prosak gogoeta sakon bat behar duela erran die Zuberotarrei, eta gaur egungoa kuestionatzearekin batean, eztabaidarako proposamena egin.
Gustatu zait proposamena, egia da batzuetan estilo beretsua irakurtzen ari naizenaren sentsazioa izaten dudala. Baina, eztabaida hori nola egin ez zait argi gelditu. Noiz eta nola hasiko gara?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!